Bake lerroak

Belfasteko Springmartin Road auzoko bake lerroaren aireko ikuspegia (5,5 km da); amaieran polizia-etxe bat du.

Bake lerroak edota Bake harresiak (ingelesez peace lines edota peace walls) Ipar Irlandako hainbat hiritako auzoetan Ipar Irlandako gatazkan irlandar nazionalistak eta unionistak elkarrengandik bereizteko eraiki ziren segurtasun-lerroak dira.

Gehienak Belfast hirian egon arren, Derry, Portadown eta Lurgan udalerrietako auzuneetan ere eraiki ziren.

Bake lerro batzuk ehunka metro luze dira eta beste batzuek 5 kilometro luzera dute. Burdina, adreilu, hormigoi edota altzairuzkoak dira, eta gutxi gorabehera 7,6 metroko garaiera dute. Batzuetan lerro horien bi aldeak elkar komunikatzen dituzten ateak dituzte, eta egunez irekita eta gauez itxita egoten dira.


Developed by StudentB